Osasun mentala
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egindako ikerketen arabera, egungo pandemiak biztanlerian ekarri duen estres, herstura eta depresio mailak gora egin du denborak aurrera egin ahala. Pandemiaren hasieran, herstura eta depresio espektro sintomatologia ez zen beste herrialde batzuetan bezain handia. Hala ere, pandemia-egoera denboran luzatzearen ondorioz, gero eta gehiago dira antsietate (%21.6), depresio (%18.7), trauma osteko estresaren sintomak (%15.8) eta biztanleria orokorrean konplikatuak izan daitezkeen doluak, besteak beste1. Ikerketen arabera, oro har, gaixotasun kronikoak dituztenak, emakumezkoak eta 18-25 urte bitartekoak izan dira sufrimendu psikologikoak gehien kaltetutako pertsonak2.
Krisi hau erronka bat da estresera egokitzeko mekanismo eta, oro har, erresilientzia-gaitasunarentzat, eta, bestetik, eta bereziki, ahulagoak diren talde batzuentzat. Kolektibo ugarik jasan dituzte pandemiaren ondorio psikologikoak, suizidioa eragin arte34.
Haurrek eta ikasleek eragin psikologikoaren tasa handia dute, orain arteko azterketen arabera5. Bigarrenik, patologia kronikoak (fisikoak zein buruko nahasmenduak) dituzten pertsonek izurrite paraleloa izan dute: beldurra, antsietatea eta depresio sintomak. Hauen intzidentzia-tasa hirukoiztu zen6, osasun-sistemaren arreta zerbitzuek gaindituta eta buru-nahasmendu espezifikoen eskaerei erantzuteko gaitasunak murriztuta zeuden bitartean.
Populazio espezifikoagoei dagokienez, Espainiako osasun-langileek dute SARS-CoV-2 delakoak kutsatutako osasun-langileen ehuneko handienetako bat, OMEren arabera7. EAEn egindako ikerketetan, osasun langileek estresa, antsietatea, depresioa, loezina, trauma osteko estresa eta errukiak eragindako nekea azaldu dituzte8. Aztertutako beste taldeetako bat irakaslegoarena izan da. Zenbait ikerketen arabera, irakasleek estres maila handia pairatu dute konfinamendu garaian9. Bi talde horien gain, talde ugarik pairatu dituzte pandemiaren ondorio psikologikoak, gizarte-zaintza lanbide ezberdinetan premiazko egokitzapen-lan egitera behartuta egon baitira.
Profesional-talde ezberdinez gain, testuinguru-behartsuan bizi diren taldeak kaltetuenak izan dira ere. Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak, migratzaileak, kalean daudenak, aurretiko buruko gaixotasunak dituzten pertsonak, desgaitasun intelektuala duten pertsonak eta beste talde asko izan dira pandemia honetan psikologikoki kaltetuenak.
Azkenik, zaharrek bakardadea jasan dute1011. Maite zituzten pertsonen laguntza eta gertutasunik gabe geratu ziren, eta asko bakarrik hil dira, beren gertukoei agur esan ezinik.
Pandemiaren etapa desberdinotan bizitako sintomatologia guztiaz gain, gaur egun ziurgabetasuna da nagusi, olatu batetik bestera zikloak etengabe aldatzen baitira. Hau da, kutsatze gehiago daudenean, murrizketak areagotzen dira, eta kasuak jaistean arindu. Aldaketa horiek guztiek estres eta gogo falta handia sortzen dute herritarren artean, ingurunearen gaineko kontrol faltagatik.
Proposamenak
- Biztanleria orokorrean: aholkularitza psikologikoa zabaldu behar da, herritarren eskura jarriz, bai eta psikohezkuntza eta estres-mailak zaintzearen aldeko bizi-ohituren dibulgazioko estrategiak ere. Gomendio gisa, nork bere burua zaintzearen garrantzia eta denbora librea beste jarduera batzuekin orekatzeko beharra, albisteak ikusten edo komunikabideetatik informazioa jasotzen ematen den denbora kopurua kontrolatu, lan-ordutegi normala mantendu, ahalik eta atseden gehien hartu, ariketa fisikoa erregulartasunez egin eta loaren kalitatea zaindu beahr da.
- Haurrak: ikastetxera joan beharko dute, eta bertan Covid-ari buruz modu pedagogikoan hitz egingo zaie12. Hezkuntza emozionala sustatu beharko da, eta gaixotasunarekiko tolerantziarekin zerikusia duten alderdi guztiei modu hezigarrian erantzun beharko zaie. Maila praktikoan, eta prestakuntzan trebetasun sozialen garapena babesteko asmoz, pertsona heldu batek lagunduta kalera ateratzea gomendagarria da, denbora-espazioaren arabera ordenatutako burbuila-taldeetan eta eremuka banatuta.
- Gazteak (18-25 urte): emozioen kudeaketa eta erlaxazio-tekniketan, loaren higienean, jarrerazko eta ariketa fisikoetan trebatu behar dira. Horretarako, garrantzitsua izango da eguneroko errutina bat ezartzea, alderdi emozionalari13, sozialari edota fisikoari buruzko jarduerak egiteko.
- Osasun-langileak: lan-jarduera baldintza seguruetan egin dezatela ziurtatu, eta langileen osasun mental beharrei erantzun. Ekidin daitezkeen estres-iturrien aurrean irtenbideak aurkitu, jatorri materiala dutenak kasu: baliabideak handitu, behin-behinekotasun-tasa handiko pertsonala kontratu bidez egonkortu eta langileak gehitu. Baita estresari aurre egiteko estrategiak sustatu eta langileak zaintzeko espazio eskuragarri eta espezializatuak sortzea ere14. Neurri hauek irakasle kolektiboari aplika dakizkioke, baita lantokian ondorio psikologikoak pairatzen ari diren bestelako profesionaloi ere.
- Pandemia-egoera baino lehenagoko nahasmendu mentala duten pertsonak: erabili behar diren segurtasun-neurri guztiak kontutan hartuta, zuzeneko kontsultak mantendu. Gaur egungo baliabideek baino garapen handiagoa duen laguntza telematikoa zabaldu, kontsulta eta sintomen kudeaketan atzerapenik ez izateko.
- Talde behartsuenak: oinarrizko ondasunen estaldura bermatuko duten premiazko gizarte-baliabideak zabaldu. Kolektibo horietara ondasunak bideratzea funtsezkoa da, haien baldintzak moldatuz pandemiak eragindako estresa saihestu ahal izateko. Gizarte-hezkuntzako profesional gehiago kontratatu, bai eta baliabide horien eskuragarritasuna eta kolektibo horien integrazioa areagotzeko laguntza-kanpainak burutu.
- Adinekoak: euskarri emozionala ematen duten erreferentziazko irudi hurbilak izan behar dituzte beti. Laguntza ahalik eta gutxien aldatuko da, zainketei segida eman eta nahasmena gutxitzeko. Komunitate laguntza-sareak sustatzen jarraitzea eta bizitzaren azken uneetan zuzeneko laguntza emateko aurrez ezarritako figurak egon daitezen babestea.
- Azkenik, gomendagarria litzateke komunikabideek informazio zehatza soilik zabaltzea, iturri fidagarriak eta egiaztatuak erabilita. Garrantzitsua da hedabideek eta sare sozialek transmititzen duten filtratu gabeko informazio kantitate handia kudeatzea. Gehiegizko eta kontraesanez betetako informazioaren aurrean egoteak populazioaren nahasmena areagotzen du, izatez, inguruabarren aldakortasun eta ziurgabetasuna dela medio, egoera horrek biztanleria gainditzen baitu.
Gainera, uste dugu ZeroCovid egoera bat lortzeko estrategia bat planteatzeak emozio positibo berriak ekar ditzakeela, eta egungo etsipena eta gogogabetasuna hautsi. ZeroCovid jomuga hori lortuz gero, ilusio berri bat sor daiteke herritarrengan, eta, ziurrenik, nabarmen hobetuko litzateke gaur egun bizi dugun egoera emozionala. Bestalde, jomuga berri hori lortzen saiatu eta ez lortzeak frustrazioa eragin lezake herritarrengan, baina, ziurrenik, ez gaur egun bizi dena baino handiagoa. Hori esaten dugu ziur asko ZeroCovid-a erabat lortuko ez balitz ere, egoera nabarmen hobetuko litzatekeelako eta biztanleek beste neurri eraginkorrago batzuk hartzen ari direla sentituko luketelako, esaterako, Australian edo Zeelanda Berrian ikusi den bezala.
González-Sanguino, C., Ausín, B., Castellanos, MA., et al. Mental health consequences during the initial stage of the 2020 Coronavirus pandemic (COVID-19) in Spain. Brain, Behavior, and Immunity. Volume 87, 2020. Pages 172-176. ISSN 0889-1591. https://doi.org/10.1016/j.bbi.2020.05.040.2. ↩︎
Valiente, C., Contreras, A., Peinado, V. Psychological Adjustment in Spain during the COVID-19 Pandemic: Positive and Negative Mental Health Outcomes in the General Population. The Spanish Journal of Psychology, Volume 24, 2021. DOI: https://doi.org/10.1017/SJP.2021.73. ↩︎
Kerr, BA. Birdnow, M., Wright, JD., & Fiene, S. (2021). They Saw it Coming: Rising Trends in Depression, Anxiety, and Suicidality in Creative Students and Potencial impact of the COVID-19 Crisis. Frontiers in Psychology, 12, 6118384. ↩︎
Kyoko N., Sachiko M., Eri M., Roseline K., Toyoto I., Junko H.,Kyoichi O., Masahito F., Takeshi G., Kazuo M. & Fumio Y. (2021). Cross-sectional survey of depressive symptoms and suicide-related ideation at a Japanese national university during the Covid-19 stay-home order. Environmental Health and Preventive Medicine, 26:305. ↩︎
Idoiaga N, Berasategi N, Eiguren A, Picaza M. Exploring Children’s Social and Emotional Representations of the COVID-19 Pandemic.Front Psychol. 2020;11:1952. Published 2020 Aug 12. doi:10.3389/fpsyg.2020.019526. ↩︎
Tíscar-González V, et al. Percepciones y vivencias de escolares de 7 a 8 años del País Vasco durante la alerta sanitaria COVID-19. Gac Sanit. 2021. https://doi.org/10.1016/j.gaceta.2020.11.0067. ↩︎
Alonso J, Vilagut G, Mortier P. MINDCOVID Working group. Mental health impact of the first wave of COVID-19 pandemic on Spanish healthcare workers: A large cross-sectional survey. Rev Psiquiatr Salud Ment. 2020 Dec 10:S1888-9891(20)30128-2. doi: 10.1016/j.rpsm.2020.12.001. Epub ahead of print. PMID: 33309957; PMCID: PMC7726524.8. ↩︎
Dosil M, Ozamiz-Etxebarria N, Redondo I, Picaza M, Jaureguizar J. Psychological Symptoms in Health Professionals in Spain After the First Wave of the COVID-19 Pandemic. _Front Psycho_l. 2020 Dec 18;11:606121. doi: 10.3389/fpsyg.2020.606121. PMID: 33391125; PMCID: PMC77754069. ↩︎
Ozamiz-Etxebarria, N., Berasategi Santxo, N., Idoiaga Mondragon, N., & Dosil Santamaría, M. (2021). The Psychological State of Teachers During the COVID-19 Crisis: The Challenge of Returning to Face-to-Face Teaching. Frontiers in psychology, 11, 620718. https://doi.org/10.3389/fpsyg.2020.62071810. ↩︎
Picaza Gorrochategi M, Eiguren Munitis A, Dosil Santamaria M, Ozamiz Etxebarria N. Stress, Anxiety, and Depression in People Aged Over 60 in the COVID-19 Outbreak in a Sample Collected in Northern Spain. Am J Geriatr Psychiatry. 2020 Sep; 28(9): 993-998. doi: 10.1016/j.jagp.2020.05.022. Epub 2020 May 31. PMID: 32576424; PMCID: PMC7261426.11. ↩︎
Eiguren, A., Idoiaga, N., Berasategi, N., & Picaza, M. (2021). Exploring the Social and Emotional Representations Used by the Elderly to Deal With the COVID-19 Pandemic. Frontiers in psychology, 11, 586560. https://doi.org/10.3389/fpsyg.2020.58656012. ↩︎
Berasategi, N., Idoiaga, N., Dosil, M., & Eiguren, A. (2020). Design and Validation of a Scale for Measuring Well-Being of Children in Lockdown (WCL). Frontiers in psychology, 11, 2225. https://doi.org/10.3389/fpsyg.2020.0222513. ↩︎
Las Hayas et al. UPRIGHT, a resilience-based intervention to promote mental well-being in schools: study rationale and methodology for a European randomized controlled trial. BMC Public Health (2019) 19:1413 https://doi.org/10.1186/s12889-019-7759-014. ↩︎
Rodriguez, B., Palao, A., Muñoz, A. et al. Implementation of a Mindfulness-Based Crisis Intervention for Frontline Healthcare Workers During the COVID-19 Outbreak in a Public General Hospital in Madrid, Spain. Front. Psychiatry, 30 October 2020 | https://doi.org/10.3389/fpsyt.2020.562578 ↩︎