Lantaldea

Liburu zuriaren idazketan ekarpena egin duten pertsonak

Lan honek helburu bakarra du: gizarteari gaur egungoak baino tresna eraginkorragoak garatzen laguntzea, osasun-krisi honi edo etorkizunekoei aurre egiteko. Ideal komun horrekin indarrak batu dituzten ikertzaile eta profesional talde batek egindako ahaleginari esker buruturiko egitasmoa da. Egileek arlo erabat desberdinetan dihardutenez, lan panoramiko bat eskaini ahal izan da, hainbat gai, ikuspegi eta hurbilketa biltzen dituena. Gure asmoa, gainera, datuetan oinarritutako iradokizunak eskaintzea izan da, ahalik eta objektiboenak izan daitezen. Horrek, jakina, ez du esan nahi guztiok azken eduki guztiekin bat gatozenik. Besteak beste, gure lan-esparruari ez dagokiona behar bezala baloratzeko gaitasunik ere ez dugulako. Edonola ere, etorkizunerako baliagarria izatea espero dugu.

Avatar

Adrian Hugo Aginagalde Llorente

Kantabriako Osasun Publikoaren (OP) Behatokiko zuzendaria. Prebentzio Medikuntzako eta OP espezialista. Medikuntzaren Historiaren Euskal Museoko ikertzailea. Bilboko Mediku Zientzien Akademiako OP Ataleko koordinatzailea.

Avatar

Ainara Gorostizu Muxika

Euskal Filologian lizentziatua, Hik Hasi eta Hazi Hezi aldizkarietako kazetari eta editorea, hazieran eta heziketan espezializatua da.

Avatar

Amaia Arroyo Sagasta

Komunikazioan eta Hezkuntzan doktorea eta Hezkuntza Bereziko irakaslea da. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria, baita KoLaborategiaren kidea ere, Gizarte Digitalareko Hezkuntza eta Komunikazio laborategia.

Avatar

Amaia Eiguren

DOE saileko lan-legepeko irakaslea EHUn. Psikodidaktikan doktorea EHUn. Eusko Jaurlaritzaren KideON Ikerketa Talde kontsolidatua. COVID-19 pandemiaren ondorio psiko-sozial eta hezitzaileen ikertzailea EAEn.

Avatar

Ana Rodríguez Larrad

Fisioterapeuta. EHUko Fisiologia Saileko Irakasle Agregatua, irakaslea eta ikertzailea. EHUko doktorea. Ageing On ikerketa-talde egonkortuko ikertzailea.

Avatar

Ane Arrieta

Psikologia Graduko ikaslea EHUn.

Avatar

Angel Bidaurrazaga Vandierdonck

EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea, Medikuntzan Doktorea.

Avatar

Arkaitz Carracedo

Ikerbasqueko Irakasle Ikertzailea CIC bioGUNEn. Biologian doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. José María Matok koordinatutako CIC bioGUNEko COVID-19 jarduera-taldearen kidea.

Avatar

Carmen Martin

AUOko psikiatria laguntzailea, Bioarabako ikertzailea eta UNEDeko Psikologia tutorea. Buruko nahasmendu larria duten pertsonei arreta emateko eta Arabako ESIko profesionalei laguntzeko programan laguntzen du.

Avatar

Edurne Begiristain Iturritxa

Kazetaritzan lizentziatua. Egun, erredaktorea Berria-n. Aurretik, Euskaldunon Egunkarian erredaktore eta Euskadi Irratian esatari. Hainbat komunikabidetan kolaboratzaile izandakoa: tartean, Geu Gasteiz aldizkarian, eta Radio Vitorian.

Avatar

Galder Gonzalez Larrañaga

Geologian lizentziatua EHUn eta Primatologian masterra UBn. Hainbat urtez komunikazio esparruan lanean arituta eta, gaur egun, Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen hezkuntza programaren arduraduna.

Avatar

Garazi Etxebarria

Psikologia Graduko ikaslea EHUn.

Avatar

Guiomar Pérez de Nanclares

Bioarabako ikertzailea eta EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko Sailan irakaslea. RT-PCR bidez SARS-CoV-2 protokoloaren garapenean laguntzailea eta 3D inprimaketaren bidez hisopoak fabrikatzeko proiektuaren koordinatzailea.

Avatar

Ibon Gil de San Vicente

Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendariorde nagusia. Ekonomialaria EHUn eta MBA Kent Unibertsitatean. Deustuko Unibertsitateko Enpresa eta Lurralde Lehiakortasuna, Berrikuntza eta Iraunkortasuna programan doktoregaia.

Avatar

Imanol Zubero Beaskoetxea

Soziologiako irakasle titularra Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Soziologian doktorea. CIVERSITY-Hiria eta Aniztasuna ikerketa taldeko zuzendaria.

Avatar

Iratxe Esnaola Arribillaga

Ingeniaria Informatikan eta Doktorea Hezkuntzan. Deustuko Unibertsitatean egiten du lan, irakasle eta ikerlari gisa. Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza Laborategiko kidea da.

Avatar

Itziar Txurruka

Irakasle Titularra, irakaslea eta ikertzailea, EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak departamentuan. Farmazian doktorea EHUn. GLUTEN3S ikerketa-talde egonkortuko ko-Ikertzaile Nagusia.

Avatar

Iñaki Zorrilla

Psikiatrian doktorea, AUOko medikua, EHUko irakasle elkartua eta Bioaraban CIBERSAMeko ikertzailea. Bioaraba saiakuntza klinikoen unitateko koordinatzailea. Inpaktu emozionalaren balorazioa eskola-biztanlerian eta osasun-profesionaletan.

Avatar

Iñigo Calvo Sotomayor

Deusto Business School-eko Management Saileko irakasle eta ikertzailea. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea Deustuko Unibertsitatean eta Nazioarteko Harremanetan graduatua Lovainako Unibertsitate Katolikoan.

Avatar

Iñigo de Miguel Beriain

Ikerbasque Irakaslea eta EHUko ikertzailea. Ekonomian lizentziatua eta Zuzenbidean eta Filosofian doktorea. Osasun-krisien alderdi etiko eta juridikoei buruzko artikuluak argitaratu eta ikerketa-proiektuetan parte hartu du.

Avatar

Jon Irazusta

UPV/EHUko Fisiologia Saileko Katedraduna, irakaslea eta ikertzailea. Biologian doktorea EHUn. Ageing On ikerketa-talde egonkortuko Ikertzaile Nagusia.

Avatar

Juanjo Álvarez

Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna eta abokatua. Justizia Arlorako Europako Batzordeko aditu independentea. Globernanceko idazkaria. Ikerbasque Fundazioko patronatukidea. EJ-1296-19 ikerketa-talde bateratuaren IP.

Avatar

Lorea Larrañaga Azpiazu

Familia eta Komunitateko medikua, Osakidetzaren Ondarroako osasun zentruan. Osatzen (Familia eta Komunitateko medikuen Euskal Elkargoa) batzordekidea.

Avatar

Lázaro Elizalde Soto

Mediku jubilatua. Osasun Publikoko espezialista. Nafarroako Osasun Saileko Herritartasun Sanitarioko Zerbitzuko zuzendari ohia. ADSPN-OPEN eta Nafarroako Osasun Plataformako partaidea.

Avatar

Maitane Picaza

DOE saileko irakasle atxikia EHUn. Hezkuntzan doktorea Deustuko Unibertsitatean. Eusko Jaurlaritzako KideON Ikerketa Talde kontsolidatua. COVID-19ko pandemiaren ondorio psiko-sozial eta hezigarrien ikertzailea EAEn.

Avatar

Maite Goñi Eizmendi

Euskal eta Ingeles Filologian Lizentziatua. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea; digitalizazio eta konpetentzia digitalaren alorrean eta KoLaborategiaren kide, Gizarte Digitalareko Hezkuntza eta Komunikazio laborategia.

Avatar

Mari Jose Aranguren Querejeta

Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari nagusia eta Deustuko Unibertsitateko Deusto Business Schooleko Ekonomiako katedraduna.

Avatar

Maria Dosil

Hezkuntza Zientzien Saileko irakaslea EHUn. EHUko Hezkuntzaren Psikologia eta Didaktika espezifikoetan doktorea. COVID-19 pandemiak EAEn dituen ondorio psiko-sozial eta hezigarrien ikertzailea.

Avatar

Miren Berasategi Zeberio

Komunikazioan doktorea eta Deustuko Unibertsitatean irakasle eta ikertzailea. Bereziki datuen komunikazioa eta bistaratzearen eta lineako komunikazioaren alorretan aritzen da.

Avatar

Nahia Idoiaga

Psikologia ebolutiboaren eta Hezkuntzaren Psikologiako irakasle laguntzailea EHUn. Psikologiako doktorea EHUn. EJren KideON Ikerketa Talde kontsolidatua. COVID-19 pandemiaren ondorio psiko-sozial eta hezitzaileen ikertzailea EAEn.

Avatar

Naiara Berasategi

Hezkuntza Fakultateko DOE saileko irakasle atxikia EHUn. Eusko Jaurlaritzaren Kideon Ikerketa Talde kontsolidatua. COVID-19 pandemiaren ondorio psiko-sozial eta hezitzaileen ikertzailea EAEn.

Avatar

Naiara Ozamiz

EHUko Psikologia ebolutiboa eta Hezkuntza Saileko irakasle atxikia. Psikologiako doktorea EHUn. COVID-19 pandemiaren ondorio psiko-sozial eta hezitzaileen ikertzailea EAEn.

Avatar

Nora Salbotx Alegria

Magisteritza eta Psikopedagogian graduatua. Landa Eremuko Hezkuntzan eta Komunikazioa eta Hezkuntzan graduondokoa. NUPen eta HUHEZIn irakasle elkartu aritutakoa. Amaiurko eskolako zuzendaria. Hik Hasiko ekimeneko partaide.

Avatar

Oier Ateka Barrutia

Barne Medikuntzako medikua, Osakidetzaren Donostia Unibertsitate Ospitalean. EHUko Neurozientzietako Irakasle Elkartua. Donostia Ospitaleko Covid pazienteen jarraipenerako kohortearen arduraduna.

Avatar

Oihana Aiartza Uribe-etxebarria

Psikologia Graduko ikaslea EHUn. Biologian graduatua EHUn eta Irakaskuntza Masterra Universidad Europea de Madrid-en.

Avatar

Olga Giménez Pérez

Gizarte-larrialdietako zerbitzuko gizarte langilea. Masterra: California State University. Zuzeneko arreta eta premiazko baliabideak pandemiaren aurretik eta zehar: mendekotasuna, babesgabetasuna, genero-indarkeria, etxegabetasuna…

Avatar

Pablo Aretxabala

K2K Emozionatzenen aholkularia. Zuzenbidean lizentziatuta Deustuko Unibertsitatean eta MBA EHUn. COVID-19 pandemiaren aurrean, enpresen nerfuture manifestuaren sustatzailea.

Avatar

Pablo Rey Mazón

Ikertzailea eta datu-analista Montera34n. Escovid19data ekimena koordinatzen du, estatu mailan COVID-19ri buruzko datuak biltzen eta zabaltzen dituena. Bilbao Data Lab eta datu irekiak irekitzen dituzten beste ekimen batzuen bultzatzailea.

Avatar

Saioa Elosegi Uranga

Nafarroako Unibertsitatean Medikuntzan lizentziatua. Familia eta Komunitateko medikuntzan espezializatua. Geriatria eta Gerontologiako Master unibertsitarioa. “Zahartzaroa”ko partaidea. Errenteriko Jesusen Bihotza egoitzako medikua.

Avatar

Sergio Barrondo

EHUko Farmakologia Saileko irakasle agregatua. Eusko Jaurlaritzako GV IT-1230-19 ikerketa talde finkoko ikertzailea eta CIBERSAMeko partaidea. Sistema canabinoide endogenoaren farmakologia eta karakterizazio funtzionala.

Avatar

Txema Ramírez de la Piscina Martínez

Komunikazio Kabineteetan aditua. Kazetaritzan doktorea eta Komunikazio Zientzietan ikertzailea. EITBko Administrazio Kontseilukide ohia eta egun Berriako Administrazio kontseilukidea.

Avatar

Ugo Mayor

Ikerbasque Irakasle Ikertzailea EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko sailan. Cambridge Unibertsitatean Biologia doktorea. 2020ko martxoan RT-PCR bidezko SARS-CoV-2 atzemateko protokoloa garatzeko taldearen koordinatzailea.

Avatar

Xabier Madariaga Iridin

Kazetaria EITB-n. Jerusalem, Madril eta Parisen korrespontsal lanetan ibili ondoren, 2017tik Ur Handitan saioaren gidaria da. Astero gai sozialak lantzen dituen elkarrizketa-saioaren 150 atal baino gehiago aurkeztu ditu.

Avatar

Álvaro Goñi de Francisco

Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko (PM eta OP) espezialista. PM eta OP Espezialitatearen Batzorde Nazionaleko kidea Osasun, Kontsumo eta Ongizate Ministerioan. PM eta OP fakultatibo espezialista Bidasoako ESIan.

Itzulpena: Eneko Urizar eta Ines Serrano.

Eskerrak eman behar dizkiegu ere zuzenean lanaren prestakuntzan ez, baina lan hau aurrera eramateko mota ezberdinetako ekarpenak egin dituzten zenbait profesional eta adituei. Mila esker Estibalitz, Iker, Janire, David, Angela, Jonathan, Jakeline, Guillermo, Marian, Unai, Izortze, Ana…

Era berean argi utzi nahi dugu atea zabalik dagoela lantalde independente eta anitz honi etorkizunean gehituko zaizkion guztiei.