Osasungintza soziosanitarioa

Munduko Osasun Erakundearen eraketan definitutako printzipioen artean bi hauxek dira ezagunenetarikoak: “Osasuna ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera da” eta “gobernuek beraien herritarren osasunaren ardura daukate”1. Printzipio hauek oinarritzat hartuta, osasun sistemaren antolaketa gabezi orokorra nabarmendu da pandemia osoan zehar.

Pandemiaren kontrolean arrakasta gehien eduki duten herrialdeetatik23 zenbait ikaspen atera daitezke, Neurri Ez Farmakologikoen erabileraz gain (beste atalean aipatuko direnak). Bertan adinekoen eta zaurgarrien babes publikoa lehenetsi da, Lehen Mailako Arreta (LMA) indartu, LMAren ospitaleekiko koordinazioa potentziatu, protokolo bateratuak erabili, eta herrialdeko baliabide tekniko, pertsonal eta zientifikoak guztiak bateratu egin dituzte. Ondorioz, momentu bakoitzeko ebidentzia modu multidisziplinarrean aztertuta, neurriak ezarri dituzte. Gure herrialdean egin denaren guztiz kontrakoa, hain zuzen45678. Gainera, pandemia aurretik ziren arazo anitz areagotu egin dira eta osasun eta ongizate sistemen ahuleziak nabarmendu egin dira.

Pandemiaren aurretiko arazoak

a. Osasungintzak aurrekontu urriak jasotzen ditu gomendatutakoekin alderatuta, eta gainera, desoreka nabarmena dago gastu sektoreen artean910: LMAk %14a jasotzen du, %20-25a beharko zukeenean1112; Osasun Publikoak %1,1a soilik, Munduko Osasun Erakundeak %2-3a gomendatzen duen bitartean13. Osasun sistemak asistentzia indibiduala du ardatz ia bakartzat, alde komunitarioak, eta bizitza osasuntsuaren sustapenak edo prebentzioak, aldiz, lehentasun eskasa dutelarik. Aurrekontu urriek eragina dute profesionalen prekarietatean, kudeaketarako egitura gabezian, zein laguntza tekniko faltan. Gainera, gastu pribaturako portzentaiak osasun gastu osoaren herena bada ere, handitzeko bidean dago gaur egun. b. Adinekoen zainketa sistema, oro har, bi esparruetan antolatzen da: etxean, eta adinekoen egoitzetan edo eguneko zentroetan. Bi esparru horietan, osasun eta gizarte babeserako sistemek koordinazio ahula daukate, erakunde desberdinek kudeatzen dute eta ez dago haien arteko koordinaziorik. Izan ere, adinekoen egoitza gehienak kudeaketa pribatupean daude eta berezko baliabide urriak dituzte. Bertako profesionalak bokazio handikoak dira, baina sektore prekarizatua eta feminizatua da. Gainera, zama handia izan arren, ez daukate langile nahikorik eta ondorioz, egoiliarrak talde handietan antolatu behar dituzte. Orokorrean, kudeaketa eredu oso desberdina dute beraien artean. d. Osasungintza eta zaintzak kudeaketa zatitua eta banatua daukate, gure egitura administratiboak arlo honetarako banaketa politikoa ezartzen duelako. Lurraldea osasun-ingurune edo Erakunde Sanitario Integratu (ESI) ezberdinetan zatitu arren, LMAren, ospitaleen eta zentro kontzertatu zein pribatuen arteko deskoordinazioa nabarmena da aspalditik. e. Osasun sistema publiko (zein pribatuko) zentro eta erakundeetako zuzendaritza edo azpi-zuzendaritza kargu gehienak konfiantzazkoak edo politikoak dira, hau da, ez daude meritokrazian oinarrituta. Honek, hartzen diren erabaki eta neurri guztiak baldintzatzen dituelarik.

Pandemian gertatu dena

COVID-19ren aurkako osasun publikoko neurriak populazio osoa babesteko, esposizioa murrizteko eta eragin potentzialak ekiditeko hartu izan dira, inork ez zuelako birus horren aurkako defentsa espezifikorik. Eraginkorrak diren tratamendu gutxi daude eta profesionalen esku jarri diren protokoloak eskasak izan dira, ebidentzian aurreratzen zen heinean hobetzen joan direlarik.

Pandemiak izan duen ondoriorik larriena hilkortasuna izan da. Kaltetuenak adinduak izan dira, eta proportzionalki, gizonezkoak gehiago141516. Beste herrialde batzuetan COVID iraunkorrak duen eragina nabarmena bada ere (Erresuma Batuko Office for National Statistics-aren datuak, argitaratu berriak17), gurean horrelako informaziorik ez da oraindik jaso edota argitaratu.

Pandemiak areagotu dituen arazoak

Adineko egoitzetako egoiliarrak dira pandemia larrien bizi izan dutenak1819. Nabarmen ikusi ahal izan da azpiegitura falta. Baita baldintza txarretan bizi diren pertsona guztien egoera Osasungintza publikoko langileen gain geratu dela, bai alde sanitarioa eta sozialaren kudeaketa. Pandemia bati aurre egiteko egoki prestaturik ez zeuden arren, beraien kabuz eta baliabiderik gabe aritu behar izan dute.

Pandemiak osasungintzaren kudeaketak dituen berezko ahuleziak azalarazi ditu20212223242526: Ez da ko-gobernantzarik egon inplikatutako alde guztien artean (agintariak, osasun guneetako zuzendaritza taldeak, batzorde klinikoak, gizarte erakunde anitzetako karguak, udalak, komunitateko elkarteak, etab.). Profesionalen motibazioa eta onespena ez da kontutan izan, eta “neke pandemikoa” ez da kontutan hartu27. Osasun Publikoko barne antolamenduan koordinazio eskasa agerian geratu da, irizpide garbiak, parte hartze prozesuak eta gizarte osoaren erantzun amankomuna beharrezkoak ziren ohiz kanpoko une bat izanik28. Laburbilduz, “laissez faire-laissez passer” (utzi egiten, utzi pasatzen) modeloa zabaldu da kudeaketan.

Pandemiak sortu berri dituen egoerak

Pandemiak, formakuntza, ikerketarako ahalmena, informazio sistemak, eta salbuespeneko gertakarien aurrean plangintza egiteko beharra nabarmendu dituzte. Argi geratu da lan hori aurretik ez dela egin, eta horrela, osasun publikoko zerbitzuen ahuleziak inoiz baino ageriago geratu dira.

Presentziarik gabeko kontsultak indartu egin dira eta, horrek, azpiegitura faltaren gako batzuk azaleratu ditu: komunikazio telematikoaren inguruko formakuntza, informazioa transmititzeko gaitasuna, edo kaltetuen zirenak artatzeko ahalmena (txiroenak, ezintasunak dituzten gaixoak, lan urria duten pertsonak, etab), besteak beste.

Osasungintzan zein adinekoen egoitzetan beharrezkoak ziren baliabide teknikoen (norbere babeserako ekipoak, arnasteko aparatuak, musukoak, etab. ) falta nabarmena izan da, hauek fabrikatzeko dependentzia eragin handia izan duelarik. Erantzukizuna eremu publikoak hartu behar izan du, eremu pribatutik laguntza oso eskasa jaso baita.

Profesionalak uneoro egon dira mezu publikoen dianan. Sasi-aditu ugari agertu dira, mediku adituak komunikabideetan ia agertu ez direlarik lehengo hilabeteetan. Gain-informazioa eta desinformazioa zabaldu dira, eta hala ere, horren aurrean, administrazioetatik ez da lan ildo zehatzik bultzatu unez uneko ebidentzia zientifikoan oinarritutako mezuen zabalkuntza sustatzeko. Bestetik, antolatu den erantzuna, “medikuntza ikuskizunaren” ikuspuntutik antolatu da maiz: PCR masiboak, kamioiak alde batetik bestera eramatea, polikiroldegiak, estadioak eta antzekoak erabiltzea, etab. Hauek indartzeko osasun zentroetako baliabideak desbideratu egin dira. Ondorioz, azken horien lan zama areagotu egin da, profesionalen nekea areagotuz. Osasun sistemak, maiz, ez dio biztanleriari informazio argia eman, kontrajarria baizik. Informazio eskas, interesatu eta ez-gardenak biztanleen jokabide arriskutsuak bultzatu egin ditu, ekidin beharrean. Osasun profesionalek jasaten dute ebidentzia faltaren, ziurtasun ezaren eta informaziorik jaso ez duten pertsonen gain-arreta, beraien zama areagotuz.

Antolaketa eta plangintza gabeziak ondorio nabarmenak eragin ditu osasun sistema publikoan. ESI ezberdinetan, zein ESI bakoitzeko zentro ezberdinetan, protokolo ezberdinak erabili dira. Zentro ezberdinetako profesionalen artean informazioa elkar trukatzeko gunerik ez da egon, tratamenduak aztertzeko estrategia orokor bateraturik ere ez, sistemaren ahuleziak eta gabeziak erakutsiz. Epidemiologia zerbitzuak kolapsaturik egon dira eta LMAko zein ospitaleetako profesionalek laguntza urria jaso dute aztertu beharreko datu uholdearen aurrean. Atalez atal hauek izan dira egoerak:

Lehen mailako arreta

Pandemiaren aurreko baliabide pertsonal urriak lan karga oraindik handiagoa gehitu behar izan dio bere eginbeharrari. Egunerokoa zeharo aldatu zen hasieran. Zenbait kasutan zentroak itxi egin zituzten, erizain zein medikuak ospitalera edo beste osasun zentro batzuetara bideratuz. Ezjakintasuna izan zen nagusi hasierako hilabeteetan eta ohiko patologiak agendetatik desagertu ziren.

Udaran, ohiko patologiek agendak betetzen zituzten, ordezkatu gabeko lankideenak gaineratuz, eta egoera honi, PCR probak eta aztarnari lanak egitea gehitu zitzaion. Estatistikek diote SARS-COV-2 kutsatuen %80a LMAn artatzen dela29. Guzti honek lan burokratikoa biderkatu egin zuen. Arretaren gehiengoa oraindik telefonoz egiten jarraitu zen, diagnostiko berrien atzeratzea eraginez. Ospitaleko espezialitateetan atzeratutako patologiak LMAra joan ziren (eta alderantziz), pazienteek ezin zutelako gehiago itxaron. Aipatzekoa da, telefono bidezko arretak ekarri zuen, eta oraindik dirauen, atentzioaren ekitate falta eta alderantzizko zaintzen legearen paradoxaren betetzea. Adineko eta patologia anitzeko gaixo gutxiago artatu baitituzte modu honetan. Segurtasunaren izenean irisgarritasuna jarri da jokoan, gehien behar duten kolektiboen kaltetan, hori, hain zuzen, ospitaleratzeak gutxitzen dituen ezaugarria izanik.

Ospitaleak eta beste arreta eremuak

Gaixotasun berria izanda, pazienteek egunerokotasunean zituzten arazoei aurre egiteko protokoloak landu dira, erizain eta medikuen etengabeko ebidentzia bilaketa eta talde-lanaren bitartez. Ezjakintasunaren erdian, egunero guztiz aldatzen zen egoera horretan, kudeaketa neurrien eztabaidek hartu dute pisu garrantzitsua, espazio, langile eta pazienteen orekaren ekuazioari irtenbiderik egokiena emateko asmoz.

Lehenengo olatuan ez zen osasun langileentzako babes material nahikorik egon. Zuzendaritzetatik eta Osasun Sailetik langileek jasotzen zuten informazioa eta aginduak kontrajarriak eta ebidentziaren aurkakoak izan ziren. Erabaki asko azalpenik gabe eta “goitik” omen zetozen, nahiz eta inork jakin ez “nondik” eta zertan oinarrituta zehazki.

Osasun-langileen artean kutsadura bereziki handia izan zen30 (%11a, populazio orokorra baino 2,5 aldiz handiagoa), babesteko baliabide eraginkor gutxi izan zituztelako. Babes materiala agertu zenean, modu desorekatuan banatu zen zerbitzu eta guneen artean, lan karga eta segurtasun ezberdintasun handiak sortaraziz. Osasun langileek lan eskerga egin dute eta, ondorioz, nahiz eta gainetik proposamenik ez izan, lan talde asko sortu dira, epe luzera ondorio onenetarikoa bezala geratuko dena.

Pazienteak

Biztanleriari osasun-zentro eta ospitaleetatik urrun mantentzeko mezua zabaldu eta ezarri zitzaion. Ondorioz, jende ugari etxean geratu da artatua izan behar zuenean, gerora ondorio larriak ekarriko zituena. Aurrez aurreko kontsultak bertan behera uzterakoan modu telefonikora pasa ziren. Larritasun handiko paziente asko behar zuten arretarik gabe geratu ziren, asko honen erruz hil ahal izan direlarik. Horren adibideak asko dira, esaterako, artatutako bihotzeko zein burmuineko arazo baskular akutuen kopurua gutxitu direla. Modu berean, minbizien eta bestelako gaixotasun askoren diagnostikoa, eta ebakuntza eta tratamendu espezifikoak atzeratzea ekarri ditu ondorio bezala, luzatutako eta handitutako itxaron zerrendak sortaraziz (bai Nafarroan zein EAEn)313233343536.

Etxeetan zaindariek (oro har, emakumeak eta asko migranteak) hartu behar izan dituzte menpekotasuna duten pertsonen ardurak, ikusezina den lan zama eraginez. Kasu gehienetan, generoen arteko desberdintasuna nabarmena da, batez ere estratu txiroenetako emakumeen kasuan37. Gertaera hau ez da kontutan hartu neurriak erabakitzeko orduan.

Gaixotasun psikiatrikoak dituzten pazienteen diagnostiko eta jarraipena ere, modu nabarmenean mugatu da3839, horri buruzko atalean ikus daitekeen bezala. Isolatuak bizi ziren pertsonak edo bazterketa sozialean zirenak ikusezin bihurtu dira, beraienganako zama biderkatuz. COVID-19agatik ingresatutako pazienteak bisitetatik eta senideetatik isolatuta egon dira eta horrek oso egoera latzak sortarazi ditu. Pertsona asko familiako partaideak agurtu gabe hil dira.

Adinekoen egoitzak

Adinekoen egoitzek arazo bereziak izan dituzte40 egoiliarren sektorizazio lanetan eta biderkatutako lan zamaren kudeaketan, askotan betebeharrak burutzea ezinezkoa izan delarik41. Horrekin batera, egoiliarren eskubideen galerak (kalera ateratzeko, senideen bisitak jasotzeko, besteok beraien nahiak eta erabakiak errespetatu ahal izateko…) eta komunikabideen lupapean egotearen presioa kudeatu behar izan dituzte. Horren ondorioz, lan zama eta zama psikologikoa handiak izan dira, pandemia bati aurre egiteko formaziorik gabeko profesional askorengan eta lan baldintza txarretan aritzen diren langileen artean42.

Proposamenak

  • Sistema publikoa indartu egin behar da, krisi egoeretan, zein hauetatik at, erantzukizuna irmoki hartu eta mantendu dezan.
  • Asistentzia sistema eraginkor eta efizientea lortu eta arlo guztietako ekarpenak (ongizate sistema, hezkuntza, etxebizitza, zainketen sistemak, eta abar) bermatu behar dira, populazio osoaren beharrak asetzea helburu nagusitzat hartuta. Horretarako zuzendaritzat LMA (osasun sistematik biztanleekiko hurbilen dagoen egitura) eta udal-auzoetako gizarte zerbitzuak lehenetsi behar dira.
  • Aurrekontuak biraztertu eta esparru guztietatik elkarlana indartu behar da, pertsonak osasungintzaren erdigunean jarriz. Osasungintzaren kasuan BPGren %7-8ra heltzea da helburua.
  • LMA osasun aurrekontuen %25ra igo eta Osasun Publikoaren aurrekontuak bikoiztu beharra dago, oreka egokia lortzeko.
  • Arlo pribatuak sistemari egindako ekarpena sakonki aztertu beharra dago, efizientzian, ekitatean, pazienteen jarraipenean, osasunaren hezkuntzan edo osasun sustapenean duten inpaktua irizpide nagusitzat hartuta. Eta, ateratako ondorioetatik, erabakiak hartu.
  • Adinekoak nola zaindu nahi ditugun pentsatu beharra dago, beraien nahiak, eskubideak eta bizi kalitatea errespetatuz, elkartasunean oinarritutako gizartea bultzatuz.

Kudeaketari begira arazo amankomunak

  • Kudeaketa orokorrari azterketa sakona egin behar zaio, neurriak berriz gutxi batzuen eskuetan ez egoteko, eta profesionalen edo populazioaren partehartze eza ekiditeko.
  • Osasungintzan eta Ongizate sistemetan langileria finkatu eta handitu egin behar da, kupoak gutxitu, behar berriak asetu eta profesionalen ziurtasuna bermatu ahal izateko.
  • Langileen segurtasuna, osasuna eta behar bezalako informazioa bermatzeko mekanismoak ezarri behar dira.
  • Adinekoen egoitzetako langileak (medikuak, erizainak, zaintzaileak,…) Osasun Sistema publikoko langilerian sartu behar dira, Osakidetza eta Osasunbideako baliabideak erabiliz.
  • Osasungintza eta zaintzaren arteko integrazioa lortzeko, zuzendaritza eta kudeaketa bateratua behar da (batez ere EAEn, non Aldundien esku dagoen zaintzaren ardura Eusko Jaurlaritzak hartu beharko zukeen).
  • Osasun sistemako egituretako goi karguak eta zuzendaritzetako karguak meritokrazian oinarritu behar dira, postu politikoak ekidinez eta sistemarentzat baliagarrienak diren pertsonak lehenetsiz.
  • Profesionalek beraien lana egokien betetzeko eta garatzeko beharrezkoak dituzten diziplina anitzetan (ikerketan, kudeaketan, epidemiologian, ebaluazioan, plangintzan, formakuntzan, osasun sustapenean, talde lanean,…) formatzeko laguntza sendoak eta egonkorrak bermatu behar dira.
  • Ebidentzian oinarritutako diagnostiko eta tratamendu protokolo amankomunak bermatu behar dira lurralde guztietako zentro guztietan zehar. Horretarako, adituen batzorde tekniko multidisziplinar independenteak antolatu eta bideratu behar dira, hauek ekoiztutako txostenak uneoro eskuragarri egotea ahalbidetuz.
  • Big data eta egunero sortzen diren milaka datuak analizatzeko eta burokrazia arintzeko sistemak talde lanaren bidez definitu eta ezarri behar dira, orain pribatizatuta daudenak ez baitira gai sistemak dituen beharrak asetzeko.
  • Osasun sistemak biztanleriari informazio gardena eta argia eman behar dio, eta jakina dena, zein jakina ez dena, transmititzeko gai izan behar du. Aditu eta kudeaketa talde anitz eta independenteetako bozeramaileen papera nabarmendu beharko da hau bideratu ahal izateko.
  • Profesionalen parte hartze guneak eta bideak sortu behar dira, hauen ikerkuntza klinikoko proiektuak abian jarri, abiatutakoak bultzatu eta, plangintza berriak sortuz, lan praktika hobeagoak sustatzeko. Elkarte profesionalek honetan parte hartu beharko lukete.
  • Baliabide teknikoak ekoizteko (musukoak, amantalak, arnasgailuak, etab.) jabetasuna beharrezkoa da eta behar diren baliabideen eskuragarritasuna izateko estrategia berri bat sortu behar da etorkizunari begira.

Lehen Mailako Arretan kudeaketa

  • Osasun sistemaren ardatza izateko neurri ekonomikoak hartu behar dira. Besteak beste, langileen egonkortasuna bermatu, eta behar berriak asetzeko profesional berrien profilak eta kopuruak aztertu (fisioterapia, psikologia, erizain komunitarioak, gizarte langileak, administratibo sanitarioak…).
  • Bizitza osasuntsuaren sustapenerako (zainketak, ariketa fisikoa bultzatzeko, elikadura osasuntsua indartzeko, adikzioak eta kontsumoak gutxitzeko, etab.) programak diseinatu, etxeetan, ikastetxeetan eta adinekoen egoitzetan egin ahal izateko. Udalekin zein auzo/herriko kolektiboekin prebentzio lanak egiteko, plantillak handitu behar dira eta bertako erakundeekin koordinazio estua sustatu, lan komunitarioa bermatu ahal izateko.
  • Osasun zentroen artean lan-talde guneak sortu behar dira ebidentzian oinarritutako protokoloak definitzeko, formakuntza amankomuna egin ahal izateko, eta populazioen baldintzatzaile nagusiak ezagutzeko ikerketa elkarrekin aurrera eramateko.
  • Azpiegitura teknologikoa bermatu beharra dago, zentro guztietan hornidura teknologiko antzekoa izan dezaten (profesionalek zein populazioak). Horrela, teleasistentzia, presentziarik gabeko interkontsultak, teleformakuntza, bibliografiaren eskuragarritasuna edota talde lana ahal eta modu eraginkorrenean egin dezaten.

Ospitale Arretan kudeaketa

  • Benetako arreta integrala ziurtatzeko, ospitaletako langileek LMAko eta zentro sozio-sanitarioetako profesionalekin batera lan egin dezaten ziurtatu beharra dago. Pazientea bera helburua izan behar du, ez horrek duen patologia, eta proposamen integral eta zehatzak eman behar dituzte eredu bio-psiko-soziala jarraituz. Pandemian zehar ikuspegi honekin sortutako lantalde ugari egonkortu eta indartu egin behar dira.
  • Formakuntza, interakzioa eta ikerketa klinikoa indartu eta bermatu egin behar dira eta, horretarako, beharrezkoak diren baliabideak jarri eta denbora eskaini.
  • Pazienteen arreta humanizatua bermatzeko kultura zabaldu behar da, formakuntza areagotuz eta, zenbait kasuetan, aldaketa estrukturalak ezarriz.

Ongizate sisteman kudeaketa

  • Adinekoak zaintzeko eta menpekotasuna duten beste talde batzuk zaintzeko biderik egokiena ikertu beharra dago, familien, pertsonen eta erakundeen iritziak talde lanean amankomunean jarriz.
  • Egoitzak publikotasunerantz jo egin behar dute, eremu pribatuak huts egin duela ikusita. Antolaketa fisikoa ere aldatu egin beharra dago, bizi unitate txikiagoak jarriz, etxe itxurara joz eta kanpoan egoteko espazioak sustatuz (lorategiak, terrazak..).
  • Zaintza sanitarioa eremu publikoak bermatu behar du, egoiliarrei atentzio integrala emateko helburuarekin, bizi kalitatea emanez. Familiek, bertako langileek eta sanitarioek gune amankomunak izan behar dituzte plangintza egiteko eta kalitatedun bizitza garatzeko.

  1. WHO (1946). Constitution of the World Health Organization, https://www.who.int/about/who-we-are/constitution ↩︎

  2. Han E., et al. (2020) Lessons learnt from easing Covid-19 restrictions: an analysis of countries and regions in Asia Pacific and Europe. Lancet 396:1525-34. ↩︎

  3. Legido-Quigley H., et al. (2020) The resilience of the Spanish health system against the Covid-19 pandemic. Lancet 5(5):e251-2. ↩︎

  4. García-Basteiro A.I., et al. (2020) Evaluation of the Covid-19 response in Spain: principles and requirements. Lancet 5(11):e575. ↩︎

  5. Chua A.Q., et al. (2020) Health system resilience in managing the Covid-19 pandemic: lessons from Singapore. BMJ Global Health 5:e003317. ↩︎

  6. García-Basteiro A.I., et al. (2020) The need for an independent evaluation of the Covid-19 response in Spain. Lancet 396:529-530. ↩︎

  7. Martín-Moreno J.M., et al. (2020) Reflexiones sobre cómo evaluar y mejorar la respuesta a la pandemia de Covid-19. Gac Sanit S0213-9111(20):30254-5. ↩︎

  8. D’Souza C. (2020) GRID Index: Tracking the Global Leadership Response in the COVID-19 Crisis. CMA Australia, https://cmaaustralia.edu.au/ontarget/grid-index-tracking-the-global-leadership-response-in-the-covid-19-crisis/ ↩︎

  9. Gobierno de España, Ministerio de Sanidad, Consumo y Bienestar Social (2021) Indicadores clave, Sistema nacional de salud. http://inclasns.msssi.es/main.html?permalink=fd5f8cfc505aeaaff99b3b04b490ee13#multipleBar-741454 ↩︎

  10. Gobierno de España, Ministerio de Sanidad, Gobierno de España (2020) Recursos económicos del sistema nacional de salud. https://www.mscbs.gob.es/estadEstudios/estadisticas/inforRecopilaciones/recursosEconomicos.htm ↩︎

  11. Gobierno de España, Ministerio de Sanidad, Consumo y Bienestar Social (2019) Marco Estratégico para la Atención Primaria y Comunitaria. https://www.mscbs.gob.es/profesionales/proyectosActividades/docs/Marco_Estrategico_APS_25Abril_2019.pdf ↩︎

  12. Recomendaciones para recuperar y garantizar una sanidad pública, universal y de calidad (2020). https://www.medicosdelmundo.org/sites/default/files/recomendaciones-sanidad-publica-universal-calidad.pdf ↩︎

  13. WHO (2019) “Los países deben invertir en atención primaria de salud al menos un 1% adicional de su PIB para eliminar las deficiencias de cobertura flagrantes”. https://www.who.int/es/news/item/22-09-2019-countries-must-invest-at-least-1-more-of-gdp-on-primary-health-care-to-eliminate-glaring-coverage-gaps ↩︎

  14. Gobierno de España, Ministerio de Sanidad y Consumo y Bienestar Social (2020, 2021) Vigilancia de la Mortalidad Diaria (MoMo). https://www.isciii.es/QueHacemos/Servicios/VigilanciaSaludPublicaRENAVE/EnfermedadesTransmisibles/MoMo/Paginas/MoMo.aspx ↩︎

  15. Gobierno de España, Ministerio de Sanidad y Consumo y Bienestar Social (2020, 2021) Informes COVID-19 https://www.isciii.es/QueHacemos/Servicios/VigilanciaSaludPublicaRENAVE/EnfermedadesTransmisibles/Paginas/InformesCOVID-19.aspx ↩︎

  16. Eusko Jaurlaritza (2020, 2021) Open Data Euskadiko datu katalogoa. https://opendata.euskadi.eus/datu-katalogoa ↩︎

  17. UK Government, Office for National Statistics (2020, 2021) Coronavirus (COVID-19). https://www.ons.gov.uk/peoplepopulationandcommunity/healthandsocialcare/conditionsanddiseases ↩︎

  18. Amnistía Internacional (2020) Abandonadas a su suerte. La desprotección y discriminación de las personas mayores en residencies durante la pandemia Covid-19 en España. https://www.amnesty.org/es/latest/news/2020/12/spain-older-people-in-care-homes-abandoned-during-covid19-pandemic/ ↩︎

  19. Médicos Sin Fronteras (2020) Poco, tarde y mal. El inaceptable desamparo de los mayores en las residencies durante la Covid-19 en España. https://www.msf.es/sites/default/files/documents/medicossinfronteras-informe-covid19-residencias.pdf ↩︎

  20. El siglo de Europa (2020) La atención primaria, principal víctima de una década de recortes en Sanidad. https://elsiglodeuropa.es/la-atencion-primaria-principal-victima-de-una-decada-de-recortes-en-sanidad/ ↩︎

  21. Rosano A., et al. (2013) The relationship between avoidable hospitalization and accessibility to primary care: a systematic review. Eur J Public Health 23(3):356-60. ↩︎

  22. Sanchez-Amat M., et al. (2021) ¿Qué es la Atención Primaria de Salud? AMF 17(2): 76-84. ↩︎

  23. Starfield B. (1992) Primary Care: Concept, Evaluation, and Policy. New York: Oxford University Press (p.280) ↩︎

  24. McWhinney I.R. (1998) Primary care: core values. Core values in a changing world. BMJ 316(7147):1807-9. ↩︎

  25. Tieman J., et al. (2017) Integration, coordination and multidisciplinary approaches in primary care: a systematic investigation of the literature. Australia: Australian Primary Health Care Research Institute, Australian National University College of Health & Medicine https://rsph.anu.edu ↩︎

  26. Simó J. (2019) Salud, dinero y atención primaria: La «serpiente» del gasto de personal también existe. http://saludineroap. blogspot.com/2019/03/la-serpien te-del-gasto-de-personal.html ↩︎

  27. Grupo de trabajo del Consejo Interterritorial de Sistema Nacional de Salud para Estrategia Comunicativa frente a la Fatiga Pandémica (2021) Recomendaciones sobre estrategias comunicativas frente a la fatiga pandémica. https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov/documentos/Recomendaciones_estrategias_comunicacion_fatiga_pandemica.pdf ↩︎

  28. Kringos D.S., et al. (2015) Building primary care in a changing Europe. European Observatory on Health Systems and Policies, World Health Organization https://apps.who.int/iris/bitstream/handle/10665/154350/9789289050319-eng.pdf?sequence=3&isAllowed=y ↩︎

  29. Solera Albero J., et al. (2020) La Atención Primaria de Salud: más necesaria que nunca en la crisis del Coronavirus. JONNPR 5(5):468-72. ↩︎

  30. Gobierno de España, Ministerio de Sanidad y Consumo y Bienestar Social (2020) Estudio nacional de sero-epidemiología de la infección por SARS-CoV-2 en España (ENE-Covid). https://www.mscbs.gob.es/ciudadanos/ene-covid/home.htm ↩︎

  31. Ojetti V., et al. (2020) Non-Covid diseases during the pandemic: where have all other emergencies gone? Medicina (Kaunas);56:512. ↩︎

  32. Kontopantelis E., et al. (2021) Excess mortality in England and Wales during the first wave of the Covid-19 pandemic. J Epidemiol Community Health 75:213-23. ↩︎

  33. Mannucci E., el al. (2020) Factors associated with increased all-cause mortality during the Covid-19 pandemic in Italy. Int J Infect Dis 98:121-4. ↩︎

  34. Jacobson S.H., et al. (2020) Non-Covid-19 excess deaths by age and gender in the Unitated States during the first three months of the Covid-19 pandemic. Public Health 189:101-3. ↩︎

  35. Palmer .K, et al. (2020) The potential long-term impact of the Covid-19 outbreak on patients with non-communicable diseases in Europe: consequences for healthy ageing. Aging Clin Exp Res 32:1189-94. ↩︎

  36. Azarpazhooh M.R., et al. (2020) Covid-19 pandemic and burden of non-communicable diseases: an ecological study on data of 185 countries. J stroke Cerebrovasc Dis 29:105089. ↩︎

  37. Lancet Commission on Women and Health. https://www.womenandhealthcommission.org/ ↩︎

  38. Bentall R. (2021) Has the pandemic really caused a “tsunami” of mental health problems? The Guardian. https://amp.theguardian.com/commentisfree/2021/feb/09/pandemic-mental-health-problems-research-coronavirus ↩︎

  39. Chacón-Fuertes F., et al. (2020) La psicología ante la pandemia de la Covid-19 en España. La respuesta de la organización colegial. Clínica y Salud 31(2):119-23. ↩︎

  40. Gipuzkoako Foru Aldundia (2020) Covid- 19 gaitzaren aurrean hartutako neurriak. http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/covid19 ↩︎

  41. Rioja I., Pereda R. (2021) 1000 muertos en las residencies vascas o cómo el 5,6% de los mayores internos ha fallecido con Covid-19. Eldiario.es. https://www.eldiario.es/euskadi/1-000-muertos-residencias-vascas-revelan-5-6-mayores-internos-fallecido-covid-19_1_7185157.html ↩︎

  42. Fresno J.M., et al. (2020) Efectos del COVID-19 en las residencias de mayores de Navarra. Gobierno de Navarra, Departamento de Derechos Sociales, Observatorio de la Realidad Social (p.38) https://www.observatoriorealidadsocial.es/es/estudios/auditoria-de-los-centros-residenciales-en-navarra-ante-la-crisis-de-la-covid-19/es-556293/ ↩︎